Zer eska dakieke agintariei?

Agintariei eska dakiekeena agintzea da. PPk lehendakariari aurpegiratu zionean arbitro hutsa izaten ari zela eta bere eginkizuna zela proposamen zehatzak mahairatzea, lehendakariak ukatu zion arbitroa zenik; dinamizatzailea zela esan zion.

Eta orduan begitandu zitzaidan ez ote geunden laguntza-talde batean terapia egiten, talde dinamikaren bidez elkarrenganako enpatia bilatu nahian, eta ez alderdi politikoen goi mailako bileran larrialdi egoera bati erantzunak emateko ahaleginean.

“Por exceso o por defecto” egin daiteke politika, gure frontoietan ikusten dugun “pasa” eta “falta”. Falta da burura etengabe datorkidan hitza. Falta da jakitea zein den Jaurlaritzak daukan proposamen zehatza. Falta da determinazioa egoeraren larriari aurre egiteko. Falta da lidergoa, ideia argiak, ausardia, besteen posizioetara hurbiltzeko saioa. Falta da arreta jartzea kaletik datorren eskaerari. Falta da handinahia alboratzea.

Alderdi politikoekiko bileran (eta azken asteetan ere) ikusi dugu EAJ hasi dela tonua jaisten, eta orain arteko harrokeria apaltzen hasi zaiola. Nire kolkorako dut ez ote den izan estualdiak behartuta, halabeharrez egin behar izan duen moldaketa, eta ez konbentzimenduz egindako aldaketa. A la fuerza ahorcan esaten da gaztelaniaz. Badirudi azkenean, bost hilabete pasatuta ohartu egin direla ez dutela aurrera egiterik bakarrik egonik, eta hiru urteren buruan berriz gobernura heldu hutsak ez dituela arazoak konpontzen berez. Koiunturaren gordinaz jabetu dira estrainekoz.

Eta gogotik ala gogo txarrez, kontua da EH Bilduk aspalditxo plazaratu zituen gai nagusiak (eta gai horietan dituen jarrera aurrerazaleak) kontuan hartzen hasi dela EAJ, aurretik zeukan jarrera irmotik nola edo hala mugitzen hasita.

Agintariei eska dakiekeena agintzea da. Eta agintzen duenari esiji dakiokeena da gainontzekoak aintzat hartzea. Ez bakarrik legebiltzarrean dauden alderdi politikoak. Bestelako indar politikoak, eragile sozialak, sindikatuak eta herri eragileak ere aintzat hartu behar ditu.
Gaztelaniaz esaten da, “todo para el pueblo, pero sin el pueblo”, baina jatorrizko esaldia da “tout pour le peuple, rien par le peuple“, hau da, “dena herriarentzat, baina ezertxo ez herriarengatik”. Ez dadila izan Jaurlaritzaren leloa.

Alderdi politikoekin izandako bileraren hasieran eta amaieran kamara eta kazetari ugari zeuden hamar emakume-gizoni begira, gizon-emakume horiek izan balira bezala eguneko protagonistak. Protagonismoa, ordea, kamaren atzealdean dago, egiazko soluzioen zain dauden milaka eta milaka pertsonen aldean.

Prentsaren ikuspuntutik ikusgarriagoa izan daiteke grabatzea nola igotzen dituzten hamar eskailera hamar politikarik. Baina ez da estetika garaia. Etika garaia da. Eta etikoki fokoak jarri behar ditugu langileei eta langabeei begira.

Recapitulando

Esta mañana la Ertzaintza ha detenido en Ondarroa a Urtza Alkorta para llevarla a Madrid y presentarla ante la Audiencia Nacional. He tenido oportunidad de estar en el lugar durante las tres horas que ha necesitado la policia para despegar una a una las centenas de personas que se arremolinaban junto a ella, encima de un puente.

Posteriormente he oido las declaraciones de los responsables políticos que han ordenado el operativo policial, es decir, las declaraciones de la Consejera Vasca de Seguridad y las del Presidente de su Gobierno, y también he escuchado a otros dirigentes políticos comentando el acontecimiento.

Y la conclusión que saco es que hoy hemos asistido (al igual que hace unas semanas en el Boulevard de Donostia) al principio del fin de una era que pronto será pasado.

Y esta conclusión procede de dos actitudes contrapuestas, una emergente y la otra en retirada, con grandes signos de debilidad.

Por un lado he visto la determinación de cientos de personas anónimas, de todas la edades, que han decidido expresar, con su resistencia pasiva, que ya no están dispuestas a consentir que un tribunal especial (que antes se llamaba TOP y ahora se llama Audiencia Nacional) detenga y encarcele a ciudadanas y ciudadanos por su actividad política, o por autoinculparse tras sufrir tortura.

Por otro lado he visto unos políticos que reconocen que no les gusta ese tribunal, que no les agrada lo que deben hacer, pero que no tienen más remedio que acatar lo que se les ordena. Y esa actitud la han tenido tanto los dirigentes jeltzales como los socialistas. Y la declaración más pobre ha sido precisamente la del lehendakari, que en un intento por reforzar su propia argumentación, ha apelado al enorme coste económico que supone un operativo de esa envergadura. Lo ha calificado como “despilfarro·”. No daba crédito a lo que oía.

Si no le gusta obedecer órdenes que no comparte, y si le parece que es un dispendio innecesario, ¿por qué lo hace? ¿Es mayor la sumisión que su propia ética? ¿Cuál es el suelo hasta el que puede descender? ¿Hasta dónde puede asumir imposiciones en forma de arrestos, de techo de déficit, de recortes, sin descender más abajo de su propio suelo? ¿Hasta cuándo lo va a entender la sociedad a la que supuestamente gobierna? ¿O es un gobierno en diferido, y en Madrid se dictan la órdenes en directo? ¿Un diferido de cuántos días, de 10, de 5? Y si decidiera, por una vez, que hará lo que realmente piensa, ¿qué ocurriría? ¿Ha pensado alguna vez en ello?

Yo diría que cada vez menos personas, incluso entre sus propios votantes, entienden que el gobierno vasco se tenga que plegar ante aquello que no comparte, o que le perjudica abiertamente.

Todo cambio implica el final de unas actitudes y el nacimiento de unas nuevas. Y durante una época de impasse, conviven los modos antiguos y los nuevos. Hay un vacío, espacios yermos, que poco a poco se van completamdo con la nuevas formas de actuación.

Algunas personas, al principio pocas, hacen una apuesta por lo nuevo, buscando unas maneras de expresión que se adecúen al nuevo pensamiento, y van abriendo camino. Otras personas sienten vértigo ante lo desconocido, desconfían e instintivamente intentan evitarlo. Un tercer grupo de personas se oponen abiertamente a lo nuevo, porque intuyen que les hará perder espacios de poder que antes poseían.

Sabemos que el ciclo de la violencia ha finalizado. La sociedad vasca lo sabe y los saben sus vecinos. También sabemos que las detenciones de estas semanas, y las que todavía quedan, pertenecen al periodo de lo viejo, y que son las últimas manifestaciones de un ciclo finiquitado que pronto será pasado.

Lo nuevo, que hoy por hoy es criticado con duros adjetivos, es lo que viene, lo que ya está aquí. La mayoría de la sociedad vasca piensa que no debe haber ningún tipo de violencia. Algunas personas lo expresan sobre un puente y otras lo reconocen desde sus casas. Pero nadie (digo nadie, y espero no equivocarme) desea que sus hijas e hijos tengan que vivir las terribles experiencias que hemos vivido, experiencias violentas de uno u otro signo.

He oído en un debate televisivo que una persona le preguntaba a otra: “¿y qué se puede hacer para que lo ocurrido hoy en Ondarroa no se repita?”. Y la otra persona le respondía: “Pues no lo sé, cambiar la leyes, y para eso están los políticos”.

Pues bien, para eso iremos mañana al Parlamento y trabajaremos desde allí con objeto de que ningún dirigente político pueda argumentar que debe cumplir unas leyes impuestas desde fuera y que no le gustan, y que las cumple porque no le queda más remedio que hacerlo. Explicaremos en el Parlamento, una vez más, que el nuevo tiempo requiere apuesta, decisión, valentía y olvidar el vértigo.

Y diremos que se puede, ¡ya lo creo que se puede! si aquellos que alegan “la obediencia debida” escuchan a su fuero interno.

Labirintotik atera nahian

Hilabete luzea joan da aurreko sarrera argitaratu nuenetik eta faltan hartu dut espazio honetan egotea. Desenkusak guztiei ausentzia luzeagatik!

Azken asteak intentsoak izan dira euskal politikagintzan: aurrekontuek ez dute lortu biderik egitea, Jaurlaritzak ez duelako inor gonbentzitu; amen esanarazi nahi izan digute alderdioi geuk txintik esan gabe.

Askegunea inflexio puntua izan da estatuaren gehiegikeriei erantzuna emateko moduan. Asko ikasi dugu ikustean nola jokatu duten gazteek krudelkeriaren aurrean eta inoiz ez dute, ez dugu, ahaztuko esperientzia hori. Gazteak betirako markatu ditu eta gainontzekoei irakasgai ederra eman digute.

Hileta batera joateak ondorio penalak eduki ditzakeela ikusi dugu aste hauetan, pertsona bat atxilotua izateraino. Inboluzioaz mintzatzen diren horiek ez dute inboluziorik ikusten iritziaren adierazpen hutsa zigortu egiten denean.

Bake eta Bizikidetzarako Ponentzia eratu da Gasteizko Legebiltzarrean, hiru alderdik bakarrik osatua. Denbora kontua da PP ere sartzea Ponentziara, ohartzen direnean kanpoan egoteak galera handiagoa dakarkiela irabazia baino. UPyD egoteak edo ez egoteak ez du gehiegi aldatzen; kanpoan egonda ere berdin-berdin saiatuko baita baldintzatzen PPren jokabidea, Legebiltzarrean eta Kongresuan egiten ohi duen bezala.

Egunotan urtebete izan da ertzain batek bost metroko distantziatik Iñigo Cabacasi tiro egin ziola atzetik pilota batekin. Urtebete joan da eta ertzain-etxean ez dakite nor izan zen, nork eman zuen agindua eta zergatik kargatu zuten kale kantoi batean inolako istilurik ez zegoenean. Egun hartako ahozko grabazioak ezagutu ditugun arren, eta sei ertzain ohiko lanpostutik adminstraziora erretiratu dituzten arren, ertzainburuek segitzen dute jakin gabe, omen, zer gertatu zen egun hartan. Manolo Cabacasek Legebiltzarrean esan zuen bere ustez gertatu zena: “tenían odio acumulado”.

Egunotan berriz irakurri ahal izan dugu nola bortxatu zuten neska bat atxilotu zuten egunetan orain bi urte. Ezin dut imajinatu neskaren gurasoen inpotentzia, ikustean ez dutela jakiterik nork bortxatu zuen alaba, nahiz eta bortxaketa langile publiko batek egin zuen komisaldegian eta lanorduetan, eta langile horren soldata gurasoek ere ordaintzen duten beren zergekin.

Aste intentsoak izan dira, bai, zailak une batzuetan, eta hala ere, bagoaz aurrera. Garai zaharra hiltzen ari da eta berria oraindik ez da guztiz sortu. Nahasian daude antigoaleko gertaerak eta garai berrikoak.

Aldaketa garaian ezinbestekoa da nork bere burua kokatzen jakitea, malgu jokatzea eta iparrorratza ez galtzea. Bide luzea egin dugu denbora laburrean, baina oraindik abiapuntuan gaude, helburua ez baita nolanahikoa: burujabetza eta sozialismoa.

Bi urte beteko ditu Bilduk hilabete honetan, 17 hilabete ditu Amaiurrek eta 11 hilabete bakarrik EH Bilduk. Eta ezinbesteko erreferente politikoak dira Euskal Herriko politikagintzan.

Ezkertiar soberanistok abantaila handia dugu gainontzeko alderdiekiko: badakigu nor garen, badakigu nondik gatozen eta, batez ere, badakigu nora goazen, beste alderdiak (EAJ bereziki) noraezean dabiltzan bitartean, nora joan jakin gabe eta brujula galduta.

Una reflexión de urgencia

Una de las cosas que estoy aprendiendo en esta nueva etapa de la vida es que en en el ámbito de la política y en el del pensamiento se utilizan códigos diferentes.

Las palabras que pronuncié el jueves pasado en el Parlamento Vasco no eran una justificación sino una constatación. Constataba que la violencia que produjo la creación de ETA es de origen político. Que la violencia que ha ejercido ETA tiene origen político. Que la violencia que el estado español principalmente y, en menor medida, el gobierno francés llevan a cabo, tanto contra ETA como contra personas y grupos que tienen ideas independentistas, es de origen político. No es una justificación. Es una constatación, es un hecho objetivable.

En ningún momento he justificado ninguna de esas violencias, ni unas ni otras. Es más, pienso (así lo dije el jueves pasado) que toda violencia es el resultado de un fracaso colectivo, por no haber podido solucionar los problemas políticos por medio del diálogo. Dije, y digo, que toda muerte que tenga su última causa la confrontación política, es una tragedia. Dije, y digo, que hay que buscar la solución por medio de la palabra, que hay de aceptar al contrario, reconocerle, y procurar llegar a acuerdos para, precisamente, evitar la violencia. Porque el diálogo puede evitar la violencia.

Quedarse solo con parte de los que dije, buscar justificaciones donde solo hubo constatación de un problema, o querer interpretar que he querido hacer una apología de la violencia, es no haber entendido nada o, algo peor, inventarse las cosas con vete a ser qué objetivo.

Me producen un profundo respeto todas y cada una de las víctimas. Cada atentado, cada tortura, cada violación, cada acto de violencia me han producido una desazón interna tan grande que, precisamente, eso es lo que me ha llevado a participar en política para, de una manera colectiva, unir mis esfuerzos al de otros y acabar con la violencia en este país que tanto queremos.

Y así se lo dije personalmente a Arantza Quiroga al día siguiente; le dije que me había dolido mucho que pudiera pensar que estaba “tan campante” en el homenaje a Fernando Buesa, porque me pareció un frivolidad y que no tenía nada que ver con mi voluntad de crear puntos de encuentro y trabajar, conjuntamente con ella y con cualquier persona, sea de la ideología que sea, para conseguir la paz; esa paz justa y sostenible que tanto anhelamos. Porque nos duele este país, y no estamos aquí para el oportunismo político, sino para dejar un mundo mejor a nuestras hijas y a nuestros hijos. Ese es el compromiso que tenemos.

Si en ese intento herí a alguien sin querer, quiero dejar claro que no fue esa mi intención, y así se lo dije a los representantes del PSE, del PP y del PNV, uno por uno, en el propio Parlamento.

Y por mi parte exijo que no se diga lo que no digo, que se respeten mi palabras y mi persona y que se respete la fuerza política a la que represento, que está dando continuas muestras de querer avanzar a pesar de las dificultades.

Seamos honestos. Evaluemos quién ha dado más pasos para que desaparezca la violencia del País Vasco. Observemos quién tiene vértigo ante el cambio. Y, sobretodo, no inventemos lo que no se ha dicho para querer parecer que estamos en el pasado. Algunas, algunos, sin olvidar el pasado, ya estamos mirando al futuro. Y espero que construyamos ese futuro también con las personas que hoy dicen barbaridades de mí, incluyo con aquellas que estos días están amenazando a mi familia.

Pentsakera pilulak

Tontamentean hilabetea joan da aurreko sarreratik eta tarte honetan gai interesgarriak izan dira, alajaina, hona ekartzeko. Larunbat honetan, esaterako, “Euskal Estatuari bidea zabaltzeko” trilogiaren egileek mintegi bat antolatu dute Eibarren, eta hantxe egon nintzen zerbait ikasi nahian. Eta espektatibak ez zuen hutsik egin. Interesgarria, oso, LABeko Ipar-Hegoa Fundazioak eta UEUk bultzatuta, hainbat egilek egin duten burutazioa. Gomendagarria.

Eta mintegian apunteak hartzen nengoela, bururatu zait pentsamenduan eta jakindurian aurrerapauso erraldoia ekarri duten aurkikuntza asko eta asko esaldi bakar batean laburbiltzen asmatu duela egileak. Esaldi sinplea, baina kapaz izan dena aurrekoaren eta ondorengoaren arteko lerroa marrazteko.

Urtetako lana eta teoria ezin sofistikatuagoa bildu zuen Albert Einstein-ek ondorengo formulan: E = mc2, gorputz baten energia (E) geldi dagoenean da bere masa (m) bider argiaren abiadura (c) ber bi. Teoria osoa, zientziari buelta emateko bezain bestekoa, hiru letretan bilduta.

Badago hainbat adibiderik: “Emakumea ez da jaio, egin egiten da” esaldiaren bidez Simone de Beauvoirrek zioen, emakumetzat jotzen dugun hori konstruktu kulturala dela, ez dela berezkoa.

Sabino Aranak esan zuen “Euzkadi euzkotarren aberria da” eta lau hitzekin laburbildu zuen nazionalismoaren esentzia, nazio batek baduela aberria edukitzeko eskubidea.

Karl Marx eta Friedrich Engels alemanek aldarrikatu zuten “mundu osoko proletarioak, elkar zaitezte!” eta oihu horrekin jarri zuten ideologia komunistaren oinarria, klase borroka lehenetsita ezberdintasun nazionalen gainetik.

Galileo Galilei italiarrak larrutik ordaindu zuen, ia bizitza galtzeraino, unibertsoaren ideia berria defendatzea, eta esaldi honetan laburbildu zuena. “lurrak eguzkiaren inguruan egiten du bira”.

Abraham Lincoln estatubatuarrak hitz gutxirekin adierazi zuen esklabotzaren amaiera: “gizaki guztiak berdinak dira legearen aurrean”.

Ez dago nori egozterik ondorengo esaldiak, baina egia sakona jasotzen du bere baitan: “euskarak euskaldun egiten gaitu”, azken finean ez baitago hitzik “vasco” esateko, hizkuntzatik pasatzen ez denik.

Neure baratzeko esaldia da “ezkerreko politika emea da” uste baitut ezkerrak eduki behar dituen balioak (ahularen defentsa, inoren larruan sartu, intuizioari jaramon egin, zentzuekin pentsatu, entzuten jakin, gainontzekoen kargu hartu, egitura horizontalak indartu…) tradizionalki emakumeekin identifikatu diren balioak direlako.

Eta oraingo dema da bilatzea esaldi bakar batean nolakoa izan behar duen euskal estatua, nola egin behar dugun prozesua, zein den irudikatzen dugun estatu eredua… baina adi, azken esaldi hori lan luuuze baten azken emaitza izango da. Asmatzeko baitago Euskal Estatua.

Otros dineros

Ahora que oímos hablar de millones de euros en cuentas ocultas, que nos cuesta calcular cuánto suman el sueldo, más las dietas, más el sobre bajo cuerda, más los regalitos en viajes y bolsos, me quedo con un noticia que he oído a medias en la radio, a unas horas en que todavía no están todas las neuronas en su sitio.

La noticia venía a decir algo así como que una mujer había encontrado 5.000 euros y los había devuelto para que fueran entregados a quien le pertenecieran. Cuando los periodistas le habían preguntado por qué los había devuelto (el hecho de preguntar ya implica lo que piensa quien pregunta), la respuesta había sido contundente y sencilla: “porque si me hubiese ocurrido a mi me hubiera gustado que actuasen como he actuado yo”. Así de simple.

Y, precisamente, esa capacidad de ponerse en el lugar del otro y de pensar qué terrible disgusto se habrá llevado la persona que ha perdido esa cantidad considerable de dinero, es lo que se convierte en noticia, y sale en la radio, y se aplaude como una heroicidad en los tiempos que corren. Cuando es lo normal devolver lo que te encuentras y no es tuyo, y no porque no te apetezca, o no lo necesites, sino, sencillamente, porque te pones en el lugar de la persona que lo ha perdido.

No es cosa de hacer demagogias baratas. Solamente se trata de recordar cosas normales, que se suelen hacer por un código ético personal y que conviene no perder de vista cuando tantas personas dan por hecho que lo normal es que la gente se venda, se paguen sobresueldos, se forren los banqueros, se destruyan empleos, se eche a la gente de su casa, se quiten maestras y se privaticen hospitales, se… bueno, para qué seguir!

Un poco de normalidad, aunque lo traten como curiosidad y lo conviertan en noticia en un programa radiofónico matutino.

ARGIA Sariak, egoeraren ispilu

Plazerra izan zen ostiralean ARGIA aldizkariak ematen dituen Sarien banaketan egotea. Kulturgintzako eragileak, ARGIAko lankide ohiak, idazle eta kazetariak, ezagun ugari, adiskideak.

Lehen ilaran Eusko Jaurlaritzako arduradun izendatu berriak zeudela profitatuta (Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua; Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Jokin Azkue, Euskara Sustatzeko Zuzendaria) Argiako zuzendariak eta mikrofonotik pasatu ziren guztiek ez zuten aukera galdu hedabideen egoera larria azaltzeko.

Orain bi hilabete Euskara hutsezkoak eta publikoak ez diren hedabideek HEKIMEN elkartea sortu behar izan zuten, “Euskal Herri euskalduna nahi badugu komunikabide esparru indartsua izatea ezinbestekoa delako”. Elkartearen helburuetako bat da euskal hiztun komunitateak behar duen eremu komunikatiboa sendotzea, elkarlanean oinarrituta, “bakarrik baino elkarrekin hobeto egingo baitiogu aurre bizi dugun krisi latzari”.

Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria (ona delako saritua, noski) laster batean itxi beharko dutela, ez dutelako segitzerik egoera ekonomikoaren erruz. Aurretik ere itxita mantendu zuten hainbat hilabeteetan eta ahalegin handia eginda bersortu zuten…. berriz ere ixteko.

Ongi asko ezagutzen dugu zer den proiektu on bati heldu nahi izatea eta ezin, eta nolako inpotentzia sentiarazten duen baliabiderik ez edukitzeak. Zenbat kazetari, kulturgile, idazle eta musikarik utzi behar izan dituzte albo batera sormen lan kolektiboak, ez zelako nahikoa nork bere denbora ematea; sosak ere behar ziren materiala lortzeko, webgunea ordaintzeko, inprentarako eta garraiorako. Eta ezin.

Espero dezagun Eusko Jaurlaritza berriak ulertzea kultura ez dela beste atal guztiak asetu ondoren atenditu behar den eremu ahula. Hizkuntzak egiten gaitu eta kultura gure izaera da, gure idiosinkrasia, gure kosmogonia, munduari begiratzeko dugun modu berezkoa. Gureak bezalako makinak beste edozein herritan egin daitezke; baina munduan ez dago beste herririk gure kultura sortuko duenik.

Sencillamente, colosal

Todavía tenemos la retina llena de gentío, la humedad metida en los huesos y el corazón henchido de emoción por la manifestación del sábado. Si algo ha quedado claro es que, reconociendo el enorme mérito de los organizadores, no hay nadie que pueda capitalizar el éxito de la manifestación excepto el propio objetivo de la misma, es decir, los cuatro lemas con los que se había convocado: “Derechos Humanos, Resolución, Paz, Euskal Presoak Euskal Herrira”.

Tan cierto como que ningún partido puede arrogarse el mérito de la convocatoria es que los partidos que no han estado han quedado en evidencia, porque muchos de sus votantes han visto que sus dirigentes han preferido, una vez más, quedarse a cubierto y no mojarse. Y estas personas que, a pesar de los paraguas, llegaron a casa empapadas de lluvia y de satisfacción, tenían la convicción, o la intuición, de que la manifestación del sábado era de esas a las que hay que ir.

En fin, luego algunos se preguntarán por qué no conectan con la ciudadanía, cuál es el motivo de la desafección hacia la clase política y por qué en las encuestas se percibe que los políticos (así, en masculino) no son la solución sino parte del problema.

Es como esos padres y madres que dicen que sus hija o hijo de 15 años no les cuenta nada, que no tiene confianza con ellos, y no se dan cuenta de que los 15 años previos han estado transmitiéndoles, constantemente y subliminalmente, el mensaje de que no tenían tiempo para ellos, porque siempre había algo más importante que hacer o, simplemente, porque no tenían paciencia para recoger su chupete cada tres minutos.

Si cuando de bebés no se agachaban una y otra vez a recoger el patuco que su vástago tiraba, con la única intención de establecer un diálogo. Y cuando a los pocos años se cansaban de volver a levantar la construcción de fichas de colores que su hija o hijo tiraba con fruición, para comprobar que tenía un interlocutor. Y si a los 10 o 12 años no se paraban a escuchar sus cuitas infantiles que tanto les angustiaban y tan superficiales les parecían a los progenitores, entonces que no pretendan que a los 15 años continúen una conversación que no se ha tenido en los años anteriores.

Y así les va a los que pretenden que el diálogo debe darse cuando una quiera. Si quieres que la comunicación sea fluida en un momento dado o sobre un tema concreto, antes tienes que escuchar muchas horas de casi nada, asuntos fútiles o aburridos, atender dudas o, incluso, escuchar silencios.

La comunicación hay que trabajarla, y estar ahí, aunque no digas nada. Porque de ese modo el interlocutor sabe que estás, y que estarás cuando él o ella quiera hablar.

Este sábado era uno de esos días que hay que estar. Eso se sabe.

U12

Balantze xume gisa

Inoiz ez diot grazia handirik ikusi urte amaierako balantzeari, gutariko askorentzat urtearen muga ez delako izaten abenduaren 31a, ikasturteak markaturiko egutegia baizik. Udak ezartzen du muga, berak markatzen duelako irakasleen dinamika.

Hala are, ikasturtearen eragina ahaztu gabe, urteek eurek badute berezko kolorea, gertakizun positibo/negatibo batekin identifikatzen ditugulako, ustekabean pasatzen direlako, gure bizitzan mugarri izan direlako. Urte majikoak ditugu (seme-alabak jaio zirenenekoak esaterako), eta ahanzteko moduko urteak (pare bat bururatzen zaizkit).

2012 urtea intentsoa izan da alde askotatik begiratuta. Ikuspuntu sozialetik, gordinki baieztatu da krisi ekonomikoak jendearengan eragin duen egoera lazgarria, eta langabezia eta etxe-desjabetzeak izan dira alderdi krudelenak. Pobrezia pasatu da estatistika izatetik hurbileko errealitatea izatera.

Ikuspuntu politikotik begiratuta, sentipen gazi-gozoak eragin dizkigu 2012 urteak. Batetik, gaziaren atalean, urtarrilean esperientzia “kolosala” izan genuen eta, ilusionaturik, uste izan genuen urtea amaitu aurretik aurrerapausu erraldoiak emango genituela bakegintzaren bidean. Ustea erdi ustel. Abendura heldu gara eta eremu horri dagokiola antzeko parezido gaude. Baina horrek ez du baretu gure determinazioa bakegintzaren eraikuntzan. Alderantziz. Datorren urtarrilaren 12an beste “kolosal” bat gauzatzeko prest gaude, gorrek entzuteko modukoa, itsuek ikusteko bezainbestekoa.

Bestetik, eta gozoaren atalean, 2012 urteak indar subiranisten eta ezkertiarren batuketa eman digu. Ekainaren 10ean aurkeztu zen lehenengoz Euskal Herria Bildu. Uztailaren 3an eman zen ezagutzera lehendakaritzarako hautagaia eta astebete beranduago Gobernu Taldea. Urriko hauteskundeetan koalizioak lortu zuen EAEko bigarren indarra izatea, eta hori guztia 4 hilabetean. Aurretik Amaiur sortu zen, oraindik urtebete ere ez daukana, eta Bilduk 19 hilabete ditu, 2011ko maiatzean sortu baitzen. Urte emankorra izan da, beraz, ezkertiarron eta independentiston ikuspuntutik.

BALANTZE PERTSONALA egin beharko banu, sentipen kontrajarriak ditut. Eta hemendik aurrera eremu pertsonalean barneratuko naiz, agian neure kolkorako gorde beharko nukeena…

57 urte betetzen dituzun urtean bizitzari honelako biraketa ematea ez da nolanahikoa. Galera sentsazioa batetik, gustuko profesioari eta jarduera literarioari tarte batean (zenbateko tartea izango den jakin gabe) lepoa emango diezulako. Beste alde batetik, satisfakzio handia berebiziko aukera eman dizutelako sinisten duzun proiektu politiko eta sozialaren alde lan egiteko lehen lerrotik, eta eskertzekoa da, oso, jarritako konfiantza proiektu konpartitu horretan kide izateko.

Ez da makala norberak ezagutzen duen ofizioa uztea eta ofizio berri batean hastea, guztien begi bistan gainera. Are zailagoa da esango edo egingo duzunak milaka pertsonari eragiten dionean eta ez soilik zure buruari. Erantzukizuna handia da, eta espektatibari erantzuten saiatzen zara.

Bestalde, plazara ateratze hutsak etsaiak sorrarazten dizkizu eta, ezagutzen ez bazaituzte ere, edozer esan dezakete zutaz anonimatutik, babesgabe zaudelarik.

Indar politiko baten ordezkari zarenetik badakizu ordutik aurrera ez zarela ZEU, ez barrura begira ezta kanpotik begiratuta ere. Baina, bestalde, ezin diozu ZEU izateari utzi, zeure ekarpena egiteko, zeure lan-estiloa, zeure balore-eskala eskaintzeko. Nola uztartu gauza biak? Oreka bilatuz, besteei entzunez eta argudioak eskainiz gainontzekoak konbentzitzeko, pazientziaz, erratuz eta berriz ekinez.

Ofizio berri honetan badakizu gauzak konplikatuak izango direla. Eta, hala ere, espero duzu edonora zoazela ere, edozein alderditan eta edozen ideologiarekin (etxekoa izan edo antipodetakoa) pertsonak topatuko dituzula, aurpegira begiratzen dizuten pertsonak, denen ongizatea nahi duten pertsonak, eztabaida leialean jarduteko prest dauden pertsonak. Besterik ez duzu behar.

Elkarrizketa-guneak sortzea da, beraz, arduretariko bat. Eta beste ardura handienetarikoa da nola egin jendea partaide sentiarazteko. Nolako tresnak sortu 3.000.000 kidetako “asanblada” sortzeko. Hiritar guztiek, banan banan, sentitu behar dute badirela nor politikagintzan eta beren iritziak entzunak direla eta kontuan hartzen direla, edonola pentsatzen badu ere. Enfin, zaila.

Lan berria egiteko eskaintza jaso aurretik argi ikusten nuen herri hau inflexio puntu batean dagoela eta hurrengo bi-hiru urte hauetan egingo dugunak eragin zuzena edukiko duela gure herriaren historia hurbilean. Aldeak alde, eta distantzia guztiak kontuan hartuta, 2012 urtearen hasieran neukan sentsazioa zen 1975 urtearen hasieran neukanaren antzekoa: bidegurutze batean gaude eta zirt ala zart egin beharra dugu.

Oraingo egoera ez da orduko bera, noski. Hobeto gaude hamaika arlotan, txartoago punturen batean. Orduko espektatiba batzuk gauzatu ziren eta beste asko zapuztu.

Ez nuke jakingo esaten baldintza objektiboak noiz diren hobeak, 1975ean ala 2012an. Askotan entzuten da “contra Franco todos vivíamos mejor”, baina ez da egia Francoren aurka zeuden guztiek politika aktiboa egiten zutenik. Gehienek kritikatu bai, baina pasiboak ziren politikan. Bakar batzuek soilik bultzatu zuten “estaka” eror zedin, gehienek albotik begiratzen zioten bitartean.

“Si jo l’estiro fort per aquí/ i tu l’estires fort per allà / segur que tomba, tomba, tomba / i ens podrem alliberar”. Kanta polita zen, baina bultza, bultza, bakar batzuek egiten zuten bultza.

Hala ere, baldintza objektiboak inoiz ez dira izan erabakiorrak. Historiak erakutsi digu baldintza subjetiboak direla arazo, eragozpen eta ebidentzia guztien aurka ahalbidetu dituztenak proiektuak ateratzea aurrera.

Maribi Ugarteburuk gogora ekarri zuen lehengo egunean Mandelaren esaldi bat: “Denak dirudi ezinezkoa egiten den arte”. Ba hori, ezer ez da ezinezkoa, determinazio nahikorik izanez gero.

Enfin, gaurkoan luze joan da post-a. Urtearen azkena delako. Balantzea egiten hasita, zintzo jokatu beharra dagoelako. Egun hauetan lan zama jaitsi egin delako…

Datorren urtean, gehiago. Urte Berri On.

(El siguiente lo escribiré en castellano. Espero que comprendais que no puedo traducir todo lo que escribo)

Gernika eta Baiona

Abenduaren 12an eta 13an Inbestidura Saioa egin zen Gasteizko Legebiltzarrean, honezkero denek dakigun emaitzarekin: Iñigo Urkulluk lortu ditu bere taldearen 27 botoak eta hautagai honek lortu ditu EH Bilduren 21 botoak. Hori guztia bigarren bozketan izan da, lehenengo bozketan batek ere ez zuelako bereganatu gehiengo nahikorik.

Gaur, ordea, lehendakari berriak Gernikan egin du karguaren zina, eta hantxe egon da EH Bilduko parlamentarien ordezkaritza… baina ez naiz egon ni, eta hortik etorri da kritika zaparrada, batetik ete bestetik, tonu gozoan gutxi batzuk eta garraztasunak jota gehienak, batez ere EAJren aldetik etorri diren kritikak.

Neronek esan nion Iñigo Urkulluri ez nintzela joango eta zergatik. Ulertu egin zuen eta ez arduratzeko esan zidan, edo antzeko zerbait. Gernikara ez joatea ez da desplantea edo mespretxua. Lehentasun kontua da. Bi ekimen garrantzitsu egun berean eta bakar batean egon behar.

Zalantzarik gabe, Urkulluk berak badaki zein den FORUM POUR LA PAIX bilkuraren garrantzia, eta zergatik etorri behar nuen Baionara. Agian ez dugu nahikorik azaldu zer den Bakebideak, Lokarrik eta Université de Pau et des Pays de l’Adour-ek Baionan antolatu duten ekitaldi garrantzitsua.

400 pertsona elkartu gara sakon aztertzeko Bakegintzaren prozesua, zeintzuk diren arazoak eta oztopoak, nola baloratu prozesua eta zein urrats emango diren hemendik aurrera.

Azterketa interesgarri horretan parte hartu izan dugu Hego eta Iparraldeko alderdietakoek eta eragile sozialek, Frantziako hainbat eragilek, nazioarteko adituek, Iparrraldeko hautetsiek (kolore guztietakoak), Berghof Fundazioak, Conciliation Resources taldeak, Basque Peace Process taldeak eta Varenne Fundazioak, bai eta Aieten bertan egon izan ziren protagonista batzuk ere.

Goiz eta arratsaldez, denetara 12 orduz, programa dentsoa eta edukiz betea prestatu dute, hiru mahai-inguruek osatuta. Lehenean ikusi nahi izan da zein girotan, nola eta zergatik heldu ginen Aieteko Konferentziara, Iparraldean berebiziko garrantzia eduki duen ekitaldia, bestalde.

Bigarren mahai-inguruko helburua izan da Aieteko bost puntuen balantzea egitea, banan banan, ikusteko betetzen falta dena. Hirugarren mahai-inguruaren gaia izan da Aiete, Frantzia eta bake prozesua.

Emerjentziazko balantzea eginda esango nuke partaideen ustez badaudela baikortasunerako zantzuak, oztopoak gutxietsi gabe. Lehen fasea, Eraldaketarena dei litekeena, ia buruturik dago, eta orain Bakearen Eraikuntzaren fasean gaude. Partaideen ustez badago zer eginik estatuen inmobilismoaren aurrean: Aieteko bigarren puntuan trabaturik gelditu ordez, jo dezakegu 3. eta 4. puntuetara eta lana aurreratu: batetik alderdien arteko elkarlana egin, bestetik, storytelling egiteari ekin eta errelatoa eraiki.

Luze joango litzateke gaur Baionan jasotako guztia hona ekartzea. Neroni ideia bat geratu zait buruan, buruan kolpatzen ari zaidana: Peace, Work in Progress. Hori da ideia. Eta horregatik egon behar nuen Baionan. Urkullu jaunarekin astero-astero egongo naiz. Mintzatuko garenean mahai gainean azalduko dira gaur Baionan 400 emakumek eta gizonek aztertu, baloratu eta eztabaidatu dutena. Konponbidearen eraikuntza lehentasunezkoa dugu, horregatik egon naiz Baionan, bakearen eraikuntzan ezinbesteko hitzordu batean.

1 2 3  Scroll to top